Klase-gatazka edo klaseen arteko gatazka gizarte-klase desberdinen arteko lehia edo antagonismoko egoera bat da (ikus, gainera, gatazka), balio, printzipio, jarrera politiko edo interes desberdinak izateagatik edo haien artean…
Langileria edo langile-klasea langileek osatzen duten klase soziala da, bere lanaren bitartez gizarteari onasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona. Bereziki adiera positiboan erabiltzen da, bizimodua bere lanetik ateratzen dutenak, lan egin gabe errentatik bizi diren pertsonen klase sozialetik eta elite sozialetatik bereizteko. Gizartearen sektore zabalena osatzen dute, behe mailako klaseak, herri xehea alegia, klase ertaina eta goi mailako klase batzuk bilduz, eta alde horretatik ere termino positiboa da, langileria hiritargoarekin edo horren gehiengoarekin identifikatuz. Langileriaren baitan, langile xumeak nahiz kualifikazio handiko langileak, ezker nahiz eskuineko, biltzen diren arren, ezker politikoak maiz beretzat hartzen duen klasea da, nolabait adierazteko haiek direla langileria eta beraz gehienon interesak defendatzen dituztenak. Izan ere, teoria marxistan proletargoa, behargin eta langile xumeenen klasea, bereziki lantegietan lan egiten dutenak, hartzen da klase-borrokaren aitzindari gisa, baina termino horrek dakarren murrizketa dela eta, goi mailako langileak baztertuz orokorrean, ezker marxistatik ere langileriaren aldeko interesak defendatu behar direla baieztatzen da, gizarte demokratikoetan ahalik eta gizarteko sektore zabalenak biltzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, clase trabajadora.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.