Langile mugimendua langileriaren lan eskubide eta erreibindikazio sozial eta politikoen aldeko gizarte mugimendua da, langileek beraiek zuzendua eta kapitalaren eta enpresariaren interesekiko gatazkatik sortua. Historikoki, Industria Iraultzarekin batera zabaldutako mugimendua da, eta beraz, Iraultza Iraultza bera bezalaxe, Britainia Handian garatu zen hasieran. Fase eta joera desberdinekin izan zen: lehenbizi, ludismoa izeneko langile mugimendua zabaldu zen XIX. mendearen hasieran, lanpostuak kentzen zituztela-eta, makina berriak hondatuz; ondoren 1838-1848 bitartean, kartismoa garatu zen herrialde berean, langile batuz erreibindikazio politikoen alde. 1850etik aurrera, marxismoaren garapenarekin batera, sindikalismoa garatzen hasi zen, Europa osoan ja.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, labour movement; gaztelaniaz, movimiento obrero.
Loturiko artikuluak
Antiglobalizazio mugimendua (altermundialismoa)Antiglobalizazio-mugimendua edo altermundialismoa kapitalismoak bereziki XX. mendearen amaieratik erakutsi duen joera neoliberal eta globalizatzailearen aurkako mundu zabaleko mugimendu soziala da, kapitalismoak handikien interes ekonomikoen mesedetan munduko herri komunitate…
Nazio Askapenerako MugimenduaNazio Askapenerako Mugimendua edo Nazio Askapeneko Mugimendua nazio edo herri baten autodeterminazioaren, independentziaren eta subiranotasunaren aldeko mugimendu politikoak bere buruari eman izan dion izendapena, herri edo nazio hori…
Gizarte mugimenduak (mugimendu sozialak)Gizarte mugimenduak edo mugimendu sozialak gizabanako, talde edo erakunde anitzen artean osatzen den sare kolektibo informala (edo instituzionalizazio maila txikikoa) da, interes orokorrekoa eta elkartasunean oinarritua, gatazka edo…