Langile kualifikatuak edo espezializatuak eta langile kualifikatu gabeak


KategoriakEnpresa

Langile kualifikatuak edo langile berezituak (espezializatuak) arlo profesional jakin eta zehatz batean ezagutza eta trebezia espezializatuak dituztenak dira, bereziki arlo horretan jasotako trebakuntzaren akreditazioa dutelako. Gehienetan, ardura bereziko langileak dira, eta haiek egindako lanak aurrez ezarritako baldintza teknikoak bete behar ditu. Horrela, langile kualifikatuak dira esaterako erizainak, mekanikoak eta elektrizistak.  Langile kualifikatu gabeak, ez-kualifikatuak edo kualifikatu gabeko langileak berriz, espezializazio, trebakuntza edo akreditazio hori ez dutenak dira, eta beraz kategoria profesional baxuagokoak, hala nola garbitzaileak, banatzaileak eta merkataritzako langileak. Euren trebakuntza eta ondoriozko malgutasun eskasa dela eta, horiexek dira iraupen luzeko langabezian jausteko arrisku handiena dutenak.

Bereizketa ohikoa da estatistika ofizialetan, lan-merkatuaren egoerari buruzko estatistiketan bereziki.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, skilled workker, qualified employee; gaztelaniaz, trabajador cualificado.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.