Lan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak…
Langile batzordea edo enpresa batzordea enpresa bateko langileak ordezkatzen dituen langile taldea da, enpresariarekiko lan harremanak bideratu eta sor daitezkeen eztabaidak, arazoak eta gatazkak konpontzeko. Espainian, eta Langileen Estatutuak ezartzen duenaren arabera, langile batzordea izatea langileen eskubidea da 50 langiletik gorako enpresetan eta derrigorrezko 1000 langiletik gorakoetan. Langileen Estatutuaren arabera, enpresariak aldiroko txostenak komunikatu behar dizkio langile batzordeari enpresaren egoerari buruz, eta kontsultatu egin behar du, langileak batzordeak plazaratuko duen txosten baten bitartez, enpresak planteatzen dituen lan kondizioei, plantillaren berregituraketei eta lan antolakuntzarekin loturiko gaiei buruz. Hortik aurrera, langile batzordeak badu gaitasun legala erreklamazio administratiboak egin eta auzitegietara jotzeko. Langile batzorderako hauteskundeetan sindikatuen ordezkariek nahiz langile independenteak osaturiko hautagai taldeak aurkez daitezke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comité de empresa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.