Langile autonomoak jarduera ekonomiko bat garatu eta euren kontura lan egiten duten langileak dira, partikular nahiz enpresentzat lan eginez, baina haien soldatapekoa izan gabe. Beraz, langile autonomoek ez dute…

Donostiako Altzako langile-auzoa, 1977: auzokideen manifestaizoa haurtzaindegi eske.
Langile-auzoak Industria Iraultzan eta ondorengo industrializazio handiko garaietan hirien kanpoaldean eta inguruetan eraiki ziren auzoak dira, oro har lantegietatik hurbil, industria-hiri horietara landa-eremuetatik edo beste herrialde eta eskualde batzuetatik lantoki horietarako eskulan gisa emigratu zuten langile-masak eta haien familiak hartzeko. Izaera erresidentzial nabarmena duten hiri-eremuak dira, hirigintza-plangintza egokirik gabe presaka eraikitako etxebizitzek osatuak. Haien ezaugarri nagusienak dira lantegietatik eta industrialdeetatik gertu egotea, eraikuntza-kalitate eskasa, etxebizitza txikiak, etxe-pilaketa nabarmena eta oinarrizko zerbitzu publikorik eza. Nahiz eta jatorri desberdineko jendeak bizi izan, auzo horietan bizi izan ziren biztanleek sentimendu kolektibo handia garatu zen auzo horietan pobrezia- eta bazterketa-problematika sozialaren ondorioz, maiz langile-borrokei lotua. Izan ere, langile-auzoek gerriko gorria deritzona eratzen dute hiri askoren inguruan. Espainian, Madrilen, Bartzelonan, Bilbon eta Zaragozan garatu ziren batez ere, XIX. mendearen bigarren erdialdetik 1960ko hamarkadara arte.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, barrio obrero.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.