Landaredia edo landaretza lur edo ur-eremu batean hazten den landareen multzoa da, landare espezie desberdinek, naturalak nahiz hazitakoak, osatzen duten landare komunitateak eratua. Landaredia da, halaber, lurzoruarekin, klimarekin eta erliebearekin batera, ekosistemak eta paisaiak eratzen dituen faktore nagusienetako bat. Aldi berean, landaredia da gizakiak baliatzen duen baliabide natural aberatsenetakoa, funtsezkoa bere elikadurarako nahiz bestelako materialak, bereziki zura, eskuratzeko. Landarediak osatzen duen landare komunitetaren eta horren ezaugarrien arabera, bioma sailkapen zabala ezarri da, hala nola baso epela, baso tropikala, basamortua, sabana, basobera, taiga, tundra, soroak eta belardiak eta abar biltzen dituena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
BasoberaBasobera zuhaixka, sastraka eta belarrez, elkarrekin nahastuta, osaturik dagoen landaredia da. Bereziki latitude epeletan aurkitzen da, klima lehorra denean. Beste hizkuntzetan: ingelesez, scrubland; gaztelaniaz, monte bajo.
Landaredi potentzialaLandaredi potentziala edo landaretza potentziala toki batean gizakiaren eskuhartzerik gabe hedatuko litzatekeen landaredia da, berez eta modu natural batean, kondizio klimatiko, edafologiko eta erliebezkoak kontuan harturik. Baliteke landaredi…