
Landa-exodoak herri hustuen fenomenoa dakar askotan. Kredituak: Urci dream-Commons
Landa exodoa, nekazaritza exodoa ere deitua, landa eremuetatik hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, berarekin batera landa eremuaren despopulatzea dakarrena. Historian zehar, antzinatik gertatu den fenomenoa da. Esate baterako, Antzinako Erroman Erroma hiriak populazio hazkunde azkarra izan zuen I. mendearen inguruan, nekazari askeen migrazioaren ondorioz, lurrak patrizioei salduta. Erdi Aroan berriz, alderantzizko fenomenoa gertatu zen, hiriak hustu eta landa bete egin baitzen. Baina landa exodoa Industria Iraultzari loturiko fenomenoa da bereziki, landako esplotazioen produktibitatearen hazkundeak nezakariak eta haien familiak hirira eraman zituenean ezinbestean. XX. mendean ere, landa exodoa fenomeno arrunta izan da hainbat herrialdeetan, hiriak konparatiboki eskaintzen dituen aukera ekonomiko hobeen bila, bereziki krisialdi ekonomikoen garaian. Ez da aise kuantifikatu daitekeen fenomenoa da, landa eremuaren eta landako herri eta hirien definizioak lausoak izateaz gainera, ez baitaude estatistikoki guztiz zehaztuta. Metodologia egokiena landa exodoa neurtzeko nezakaritza eta abeltzaintza sektoreetako langile beherakada har daiteke erreferentzia nagusitzat, landa eremuko jaiotza kopuruarekin eta biztanleriaren zahartzearekin batera.
Espainian, landa exodo izugarria izan zen 1950-1970 bitarteko hamarkadetan, Madril, Bartzelona, Bilbo eta beste hiri handietara pertsona eta familia osoak erakarriz, eta landako herri txikiak guztiz hustuz. Landa exodo hark erabateko despopulatzea eragin zuen Espainia barnealdeko eta medialdeetako eskualde zabaletan, eta aldi berean azpietxebizitzen fenomenoa sorraraziz hirietan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, rural flight; gaztelaniaz, éxodo rural.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Biztanleriaren zahartzeaBiztanleriaren zahartzea, populazioaren zahartzea edo zahartze demografikoa populazio baten batez besteko adina eta bizi itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da. Trantsizio demografikoaren eta negu demografikoaren ezaugarri…
Landa-lana (ikerketa)Ikerketa arloan, landa-lana, landa-azterlana edo landa-ikerketa gizakiei edo beste izaki bizidunei buruz euren habitat, giro edo jarduera-eremuetan bertan informazioa jasotzen duen ikerketa-lana da. Gizarte zientziei dagokienean, soziologian, psikologia…
ExodoaExodoa (latinezko exodium hitzetik, "ikuskizun baten amaierako zatia", bere aldetik antzinako grezierazko ἔξοδος, exodos , hitzetik, "ateratzea; tragedia baten amaierako zatia, korua atera ondoren") pertsona zein ondasunen abiatze, migrazio edo…