Soldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…

Lanbide arteko gutxieneko soldata lan merkatuan eta lanbide guztietarako estatuak ezartzen duen soldata minimoa da, legez ezartzen dena. Gutxieneko soldatak hainbat helburu ditu: alde batetik, langilea esplotaziotik babestea, bizimodu duina izateko gutxieneko soldata bat bermatuz; bestetik, politiko ekonomikorako tresna ere bada, soldata minimoaren gehikuntza familien kontsumoa handitu eta ezberdintasun ekonomikoak murriztu egiten dituelako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, salario mínimo interprofesional (SMI).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.