Lanaren banaketa sexuala (lanaren zatiketa sexuala)


KategoriakSoziologia

Lanaren banaketa sexuala edo lanaren zatiketa sexuala, lanaren banaketa soziosexuala ere deitua, gizarteetan gizon eta emakumeei gaitasun, trebezia, ardura eta jarduera ezberdinak esleitzea da, sarri emakumeei etxearen eta etxekoen zaintzara (ikus, lan produktiboa eta erreproduktiboa), eta etxetik kanpo lan egiten duenean, etxeko jardueretara (garbiketa, zaintza, ...) mugatuz, hala nola erizainak, liburuzainak eta haur txikien irakasleak. Zatiketa hori beste lanbide askotara zabaltzen da, gizon eta emakumeei laneko rol ezberdinak atxikiz, izan lanbidearekin loturik (adibidez, idazkariak, dendako saltzaileak) izan lan arlo batean emakumeak duen gutxitasun hierarkikoarekin loturik (arloko zuzendariak erakunde eta enpresetan gizonak izaten dira maizago emakumeak baino). Maiz, emakume ezkonduek eta amek euren lanbidea utzi behar izatea ekartzen du.

Lanaren zatiketa sexuala patriarkatuaren ondorioetako bat baizik eta ez da, gizonen botereak inposaturikoa. Horren erroak antzinatik datoz, emakumea bizitokitik gertu izatera beharturik bizi zenean, ama izateagatik eta bestelako zaintza lanak egin behar izateagatik, egoera horretan kanpoko arriskuei aurre egiteko aukerak txikiagoak izanik. Horrela, gizonen aldean, indar fisiko gutxitua bainoago, esleitzen zizkioten lanek ekartzen zioten kalteberatasuna litzateke lanaren zatiketa sexuala gizarteetan errotu zuen faktorea, emakumea bizitokian geratzera behartzen zuena. Edonola ere, XIX. mendetik, kapitalismoaren garaipenarekin, bestelakoak izan dira lanaren zatiketaren sexual; esaterako, kontziliazioaren ukapena izan da emakumeak lanbide askotatik at atxikitzeko arrazoietako, produktibitate materialistaren mesedetan.

Hiztegia: ingelesez, sexual division of labour, gendertyped division of labour; gaztelaniaz, división sexual del trabajo.

313 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.