Lana


KategoriakEkonomia

Lana gizakien beharrizanak asetzeko egiten den ahalegina da, zuzenean norberaren beharrak asetzeko, edota zeharkakoa, beste batentzat lan egiten denean ordainsari baten trukean (ikus, enplegua). Orokorrean, lana eta lan egiteko moduak ekoizpen-harreman jakinen mendean daude, ekoizpen-bideen jabetza eta etekinen banaketa nolakoak izan behar diren ezartzen dutenak; horrela, sistema kapitalista, sistema kooperatiboa eta sistema komunista lan egiteko modu guztiz ezberdinak proposatzen dituzte. Lana ahalegin gisa definitzeak ekartzen dituen kritikak eta zalantzak saihesteko (kirola egitea lana al da?), lana ekoizpen eta gizarte-harreman jakinen arabera definitzen da, hots, sistema sozioekonomiko edo ekoizpen-modu bakoitzean zehazten da zer den lana. Ildo horretatik, sistema sozioekonomiko guztiak ekoizpenera bideratu daudenez, lana zerbaiten ekoizpena dakarren ahalegin gisa definitu daiteke zehatzago.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, trabajo.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.