Lan produktiboa eta lan erreproduktiboa


KategoriakSoziologia

Lan produktiboa eta lan erreproduktiboa teoria feministatik egin ohi den bereizketa da, lanaren zatiketa sexualaren zertan datzan zehazteko. Lan erreproduktiboa etxean egiten dena da, garbiketan, sukaldaritzan eta zaintzan, eta patriarkatuak eraginda emakumeek neurri handi batean burutu izan dutena; lan produktiboa, berriz, ondasun eta zerbitzuak ekoizteko burutzen dena da, eta historian zehar, XX. mendearen amaierara arte, gizonek burutu izan dutena, lanbide jakin batzuetan ezik (ikus, feminizazioa). Lan produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko beste desberdintasun nabarmen bat ere badago: lan produktiboa truke-balio bat duen bitartean, lan erreproduktiboa ez du truke-baliorik, diruz saritu gabea da, eta horrek desberdintasun ekonomikoa ezartzen du, aldi berean askatasun eta autonomia-desoreka sorrarazten duena gizonaren eta emakumearen artean. Areago, lan erreproduktiboa ez da lan gisa hartzen ere, areago ikusezina izaten da, eta horrek emakumeak lan munduan presentzia bikoitza izatera derrigortzen du: etxean egin behar du lana eta baita kanpoan ere.

Egindako ikerketa teorikoetan baieztatu denez, kapitalismoa izan da lan produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko segregazioa areagotu zuena, langileen lan indarra saltzera behartu eta ondorioz ondasun eta zerbitzuen ekoizpena lantegira kanporatu zenean.

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.