Agian merkatu prezioa jaistearen adieran bilatzen ari zinen. Ekonomian, merkatua bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremu abstraktoa da (salerosketak egiteko toki fisikoa azoka izanik),…

Lan merkatua lan eskaerak eta lan eskaintzak bat egiten duten merkatua da, non langileek bere lan indarra eskaintzen dieten enpresei eta enpresek lanpostuak eta horiek betetzeko kontratuak, lan kondizio jakinekin, eskaintzen dituzten. Kapital-merkatuarekin eta kapital fisikoaren merkatuarekin batera, faktoreen merkatua osatzen du, non enpresek produktu eta zerbitzuak ekoitzi eta eskaintzeko behar dituzten ekoizpen-faktoreak biltzen diren. Lan merkatua osatzen dute baita ere lanaren lege-markoak, sindikatuek eta lan arloan eragina izan dezaketen beste erakundeek.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, labor market; gaztelaniaz, mercado laboral.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.