Lan istripuak


KategoriakEnpresa

Lan istripuak langile batek bere lanpostuan edo lanposturako bidean (in itinere, alegia) eta lanaren ondorioz izandako istripu edo ezbeharra da, horren ondorio zuzen gisa kalte fisikoa eragiten diona, eta legeak hala aitortzen duena langileak dagozkion prestazioak jaso ditzan. Espainiako legedian, lan istripuaren definiziotik baztertzen dira langilearen beraren ardura faltak edo zabarkeriak eragindako istripuak, nahita eragindako istripuaz edo lanarekin zer ikusirik ez duten zirkunstantziek edo gertaerak eragindakoa (tximista bat, adibidez).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, accidente de trabajo, accidente laboral.

 

168 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.