Lan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak…

Lan harremana langilearen eta enpresariaren artean gertatzen dena da, non langileak lanpostu bat bete eta enpresariarentzat lan bat egitera konprometitzen den denboran zehar soldata baten trukean. Lan harremanak legearen barruan garatu daitezke, lan kontratu baten bitartez eta legeak ezartzen dituen lan kondizioak betez, baina irregularrak ere izan daiteke, legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez direnean. Lan harreman irregularrak administrazioaren aurrean salatu egin daitezke, langileen eskubideak bermatzen aldera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, labour relation; gaztelaniaz, relación laboral.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.