Lan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak…
Kapital errentak pertsona fisikoek kapital-ondasunengatik jasotzen diren errentak dira, hala nola interesak eta dibidenduak aktibo finantzario eta akzioengatik, alokairuak ondasun higiezinengatik, eta ondare-irabaziak kapital-ondasun bat besterenduta. Lan errentak, berriz, langileek -haiek ere pertsona fisiko gisa- euren lanarengatik jasotzen dituzten ordainsariak eta etekinak dira, soldata moduan enplegatzaile baten moduan jarduten dutenean edo langile autonomo gisa euren kapitala ustiatuz eskuratzen dituztenak. Lan errentak, efektu fiskalei dagokienean, lan errendimenduak izan daitezke, beste baten kontura lan egiten denean soldata baten trukean, edota jarduera ekonomikoen errendimenduak , autonomo gisa lan egin eta lan horiek kobratzeko fakturatu egiten denean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, rentas de capital y rentas de trabajo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.