Lan eskaerak edo lan eskariak euren lana enpresen eskura jartzen dituzten langileek egiten dituzte, lan bila ari direnean. Lan eskaintzak berriz, enpresek egiten dituzte, eskaintzen dituzten lanpostuak betetzeko…

Lan elkarrizketa langileen hautapen prozesu batean hautagai bakoitzari egiten zaion elkarrizketa edo galdeketa da, haren nortasuna, gaitasun eta trebakuntza, motibazioa eta jarrerak ezagutzeko. Elkarrizketan eskuratu daitekeen informazioa gorabehera, enpresak eta langileak duten buruz buruko lehenengo harremana da, eta horrexegatik erabakiorra langilearentzat nahiz enpresarentzat.
Lan elkarrizketarako eskema
1. Elkarrizketatzaileen eta hautagaiaren aurzkezpena
2. Elkarrizketa garatzeko giro lasai, adeitsu eta atsegina sortzea.
3. Trebakuntza: emaitzak iruzkintzea, trebakuntza mota hori zergatik aukeratu zuen, gustokoen izan dituen irakasgaiak, ikaskideekin eta irakasleekin izandako tratua, etorkizunerako trebakuntza
4. Lan ibilbidea, egindako lanei buruzko xehetasunak, utzitako lanen zergaitia, aurkitutako oztopoak
5. Enplegu eskaintzari buruzko xehetasunak: zergatik eman duen izena, asmoka, xedeak, disponibilitatea, ahuleziak eta indarguneak, egin dezakeen ekarpena
6. Zaletasunak, gizarte harremanak, irakurketak, gaurkotasunezko gairen bati buruzko iritzia
7. Itxiera, galdera gehiagorik?
Bereziki jaso beharreko aspektuak
Jarrera, adierazteko modua, lasaitasuna eta bere buruarekiko segurtasuna eta konfiantza, espontaneitatea.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.