Lan akademikoak


KategoriakHezkuntza

Lan akademikoa ikerketa edo goi mailako hezkuntza erakunde bateko kide batek, izan ikertzaile, irakasle edo ikasle, egiten duen txosten da, orokorrean idatzia, ikerketa bat garatu, gai baten azalpen xehea egin edo besterik gabe problema baten ebazpena ematen duena. Lan akademikoek dagokien ebaluazioa gainditu behar dute argitalpen gisa plazaratu edo haiei dagokien kredentziala (gradua, doktoregoa, ...)  eskuratzeko.

Lan akademikoek estandar jakin bati jarraitu behar diote:

  • argi zehaztu behar da hasieratik zein del lanaren helburua, horren laburpen batekin batera;
  • azalpenak xeheak eta behar bezala argudiatuta, baina aldi berean laburrak eta argiak izan behar dira;
  • ondorioak azaldu behar ditu;
  • erregistro formal batez idatziak izan behar dira;
  • erabilitako iturrien erreferentziak izan behar dituzte, amaierako bibliografia batekin batera;
  • atalka behar bezala antolatuta izan behar dira, aurkibide batez lagunduta;
  • hasierako orrian egilea, erakundea eta lanaren izenburua.
211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.