Lamiak (laminak)


KategoriakEuskal Herria

Euskal Herriko mitologian, lamiak edo laminak emakume itxurako izakiak dira, ahateen, oiloen edo ahuntzen oinak dituztenak, kobazuloetan bizi edo erreka eta ibai inguruetan eta kobazuloetan agertzen omen direnak, ilea orrazten askotan. Itsas bazterretan agertzen direnean, itsaslamina deitzen zaie. Etimologiaz, haien izena greziar mitologiako lamia direlakoekin dago loturik; izenaz haraindi, Euskal Herriko lamiek badituzte parekotasuna greziar mitologiako izakiekin, hala nola emakumeak izatea, baina euskal mitologian ezaugarri bereziak dituzte, esaterako ilea orrazten aritzea, adierazi den bezala. Euskal Herri osoan jaso dira laminen inguruko kondairak, maiz janaria eskatuz, haien lanaren trukean edo gizonak haien edertasunarekin erakarriz eta maiteminaraziz. Eliza eta zubien eraikitzaile gisa ere agertzen dira beste batzuetan- Toponimian, lamiei erreferentzia egiten dieten toki-izenak ugari dira (Laminosin, Laminazulo, Laminiturri, Laminaran, Laminarrieta, ...).

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.