Hizkuntzalaritzan, funtzio deitzailea, funtzio apelatiboa edo funtzio konatiboa pertsona (edo animalia) baten atentzioa erakarri eta harengan erreakzio sorrarazteko hizkuntzaren funtzioa da. Adibidez, honako esaldi hauetan islatzen da: "etorri…

Lagunarteko hizkera edo lagunarteko hizkuntza, hizkera arrunta edo hizkuntza arrunta ere deitua, giro informal eta lasai batean jatorri, adin, estatus eta lanbide desberdinetako pertsonek darabilten hizkuntza-aldaera diafasikoa da. Kalean jendartean gehien erabiltzen den aldaera da, eta horien ezaugarriak ahozkotasuna, adierazkortasuna, funtzio fatikoaren eta deitzailearen erabilera, makulu-hitzak sartzea, eta baoita ere interjekzioak, onomatopiak, elipsiak eta guztiz zuzenak ez diren hitzak eta egitura gramatikalak. Euskaraz ohikoa da, gainera, erdararekiko egoera diglosikoa dela eta, erdarakadak ere sartzea, gehienetan adierazkotasun handiagoa lortzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, colloquialism; gaztelaniaz, lengua coloquial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.