Monolaborantza lursailen eremu zabal batean labore bakarra lantzen duen nekazaritza-sistema da. Adibide moduan, Andaluziako lurralde zabaletan lantzen den olibondoa da, eta baita Europako lurralde zabaletan (Gaztelan, Frantziako iparraldean)…

Nekazaritza, labore-errotazioa edo laborantza-errotazioa soro bat zatitu, eta egindako zatietan denboraldi batzuetan zehar laboreak txandakatzeko praktika tradizionala da, lurraren emankortasuna atxiki, monolaborantzak lurzoruan eragin dezakeen elikagai falta orekatuz, eta belar txarren eta organismo kaltegarrien izurriteei hobeto aurre egiteko. Errotazioaren bitartez, gainera, uztaren dibertsifikazioa lortzen da. Hala ere, ongarritze sistematiko eta industrialarekin, gainbehera doan praktika da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, crop rotation; gaztelaniaz, rotación de cultivos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.