Gauaren iluntasunean gauzak edo pertsonen akatsak ezkutuan geratzen direla eta, beraz, haiek atzematea zaila dela adierazteko. Beste hizkuntzetan gaztelaniaz, de noche, todos los gatos son pardos

Labana Luzeen Gaua 1934ko ekainaren 30ean Hitler-ek aginduta SS-ko indarrek SA edo Eraso-Sekzioen aurkako operazioa izan zen, non SA-ko buruzagia Ernst Röhm eta SA-ko goi mailako hainbat kide erail zituzten. Operazioa alderdi naziaren barneko purga edo garbiketa politikoa izan zen, kaleko indarkeria garatuz kutsu iraultzailea zuen SA-ko buruzagitza eskuratzen ari zen indarra deusezteko. Guztira, gau horretan eta hurrengo egunetan alderdi naziaren barruko 150-200 aurkari politiko erail zituztela zenbatetsi da, SAko buruzagiak eta alderdiko figura kontserbadoreak gehien-gehienak, eta 1.000 inguru atxilotu, gehienak hurrengo egunetan aske utzi bazituzten ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Noche de los Cuchillos Largos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.