Mantentzea edo mantentze-lana sistema edo produktu batek modu egokian funtzionatzen jarrai dezan edo funtzionatzen jartzeko burutu beharreko lanen multzoa da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, maintenance; gazteleraz, mantenimiento.

Kutxako kontaketa, kutxaren kontaketa edo kutxa-kontaketa (gaztelaniatik mailegu gisa, arkeo ere deitua, arca hitzetik, "kutxa") aldi batean zehar (egun, astebete edo hilabete bat) enpresa bateko kutxako kontuan, eskudirutan alegia, izandako mugimenduen azterketa da, azken saldoa eskudirutan zenbatu den kopuruarekin bat datorrela egiaztatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash count; gaztelaniaz, arqueo de caja.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.