Biogaitasuna eremu batek baliabide natural berriztagarriak (landaredia, basoak, animaliak, ...) ekoitzi eta horien erabileran sorrarazitako hondakinak jasotzeko duen ahalmena da. Besteak beste, eremu baten biogaitasuna defintzen duen parametro…
Kutsadura edo zehatzago ingurumeneko kutsadura, ingurumenean, airean, uretan nahiz lurrean, substantzia edo partikula ez ohikoen sorrera, isurtzea edo besterik gabe presentzia ez ohikoa da, pertsona, animalia eta landareen habitata negatiboki eragiten duena, horien garapen fisiologikoa, ugalketa edo besterik gabe bizitza oztopatuz edo kaltetuz, berehalakoan nahiz epe ertainera edo luzera (ikus, gainera, hondakinak). Bi motako kutsadurak bereiz daitezke: kutsadura naturala, faktore naturalek eragindakoa (sumendi baten erupzioak botatako gas eta partikulak, adibidez) eta antropogenikoa (gizakiaren jarduerek eragindakoa). Definizio horretan ez dira biltzen beste kutsadura batzuk, batzuetan kutsaduratzat ere hartzen direnak, hala nola kutsadura akustikoa, luminikoa, termikoa nahiz bisuala.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.