Hezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…

Kurrikulu edo curriculum nulua kurrikuluan ezarrita izan arren, azkenean praktikan lantzen ez den gaia edo edukia da, denbora ezagatik edo irakasleak edo hezkuntza komunitateak kurrikuluaren zati hori ez lantzea erabakitzen duelako, baliagarria edo behar bezain garrantzitsua ez delako. Kurrikulu nulua kurrikulua eratzerakoan egindako akatsaren ondorioa izaten da; izan ere, kurrikulua hezkuntza-komunitatearekin etengabe osatzen duen agiria izanik, eta oinarrian baliagarria eta egokia izan behar dela kontuan harturik, kurrikulu nuluaren existentziak kurrikuluaren prozesuan baldintza horiek kontuan hartu ez direla adierazten du ziurrenik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.