Zerga kuota: kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala


KategoriakEnpresa

Zerga kuota  zergadunak azkenean ordaindu behar duen zerga da, orokorrean oinarri zergagarriari karga-tasa aplikatuz kalkulatzen dena. Besteak beste, sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari aplikatzen zaien kontzeptua da. Zerga-kuota ordea ez da kontzeptu bakun edo sinplea, eta bere kalkulua fase batzuetan zehar garatzen da: oinarri zergagarriari karga-tasa aplikatuta, kuota osoa delakoa sortzen da. Kuota osoari kenkariak eta hobariak aplikatuz, kuota likidoa sortzen da. Eta azkenik, kuota diferentziala kuota likidoa ken konturako ordainketak (atxikipenak, ordainketa zatikatuak, ...) izango da. Kuota diferentziala izango da beraz, azkenean zergadunak ordaindu behar duena.

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.