Antropologia kulturala gizarteak haien kulturen ikuspuntutik ikertzen dituen jakintza-arloa da, antropos edo gizakiak gizarte eta kultura horietan duen jokabide kulturala (sinesmenak, ohiturak, errituak, ...) ulertzeko eta horren zentzua…

Kultura herrikoia edo herri-kultura gizatalde edo gizarte bat baitan garatzen diren berezko arau, balio, sinesmen, ohitura, diskurtso eta bestelako jarduera eta praktiken multzoa da. Horien jatorria eta garapen-eremua herria da, gertuko eta bat-bateko harreman formalki instituzionalizatu eta antolatu gabekoen eremu gisa. Oro har, herri kulturak bazterrean sortu eta tokiko garapena du, kultura ofizial eta instituzionalizatuaren, goi-mailako kulturaren eta kultura akademikoaren aurrean. Kultura herrikoia tradizio gisa irauten duenean, folklore bihurtzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, popular culture; gaztelaniaz, cultura popular; frantsesez, culture populaire.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.