Kultura (definizioa eta kontzeptua)


KategoriakSoziologia

Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista edo estetiko batetik kultura lan intelektual eta artistikoen praktika da, praktika horiek pertsonak goratu egiten dituztelarik. Antropologiaren aldetik, berriz, kultura giza-talde baten baten bizimodua eta jokabidea da, gizataldearen baitan edo gizartean bereganatu edo ikasitakoa, hala nola haren ohiturak, balioak eta antolamenduak, gizatalde horren edo gizataldeko kideen izaera eta ikuskera sakona adierazten dutenak, gizaki eta gizatalde horretako kide diren heinean; hala, euskaldunen kultura eta txeroki indigenen kultura aipatzen dira.

Ikuspuntu soziologiko batetik, berriz, kultura gizarte baten garapen intelektual, izpiritual eta estetikoen prozesuen multzoa da, prozesu horiek positiboak direlakoan eta aurrerapena dakartelakoan. Kultura ondarearen kontzeptua azken ikuspuntu honetatik garatutako kontzeptua lizateke. Azkenik, psikoanalisitik ere aztertu da kultura (Freuden "Egoezina Kulturan" lanean oinarrituta): ikuspuntu horretatik kultura naturaren indarrak menderatzeko gizakiak eratutako jakintza eta ahalmenen multzoa, gizakien arteko harremanak finkatzeko erakundeekin batera.

Ikus, gainera

258 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.