Talka kulturala edo kultura talka subjektu batek erakunde edo ingurune sozial berri batera sartzean, bertako kultura arau, balio eta ohiturak ezagutu gabe, bizi dituen ezjakintasun, harridura, nahasmen, antsietate…
Erreferentzia kulturala edo erreferente kulturala kultura baten elementu bereizgarri eta propioak dira, hala nola ohiturak, errituak, sinesmenak, balioak, ..., orokorrean kontzeptuak eta horien izendapenak, beste kulturetan existitzen ez direnak, edo existitzen badira ere, guztiz modu desberdinetan eratzen direnak. Kultura bateko hitz eta esamolde propioak, erreferentzia kultural gisa, arazoak sortzen dituzte erreferentzia existitzen ez den hizkuntrza batera itzulpenak egiterakoan. Erreferente kultural horiek beste hizkuntza batera itzultzerakoan, bi motako irtenbideak proposatu dira, bi sail hauetan bereizi daitezkeenak: moldaera edo jatorrizko hizkuntzaren terminoaren onarpen inplizitua, eta bertakotzea, helburu hizkuntzako antzeko edo pareko terminoa erabiltzea.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.