Kultur jabetzea


KategoriakAntropologia

Japoniako jantzi tradizionalen kultur jabetzea, moda industriaren eskutik.

Kultur jabetzea edo apropiazio kulturala beste kultura bateko elementuak (jantziak, abestiak, ...) hartu eta erabiltzea da. Bereziki  kultura hegemoniko batek kultura gutxitu edo menderatu bati hartutako elementuei buruzko kontzeptu gisa erabiltzen da, maiz kultura hegemonikoa kulturalki aberastu eta indartu, kultura gutxitua xurgatu edota baita ere elementu horren ustiapen ekonomikoa egiteko. Halaber, estatu-aparatuek burutzen duten estrategia ere bada, identitate bat eraiki eta legitimitatea eskuratzeko.

Banalizazioa eta tribializazioa izaten dira kultur elementu baten jabetzearen efektuak, jatorriko testuingurua, esanahia eta identitatea galtzearen ondorioz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, apropiación cultural.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.