Informatikan eta datuei buruz, bihurketa datuak formato batetik beste batera bihurtu edo aldatzeko prozesua da, aplikazio informatiko batek datu horiek irakurri eta prozesatu ahal izateko. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
GizapediaKudeaketa-informatika edo gestio-informatika enpresa eta beste erakundeen kudeaketarako aplikazio informatikoak garatu eta aplikatu egiten dituen teknika-arloa da. Aplikazio informatiko horien artean, erabiltzaile arrunt batek erabili ohi dituen testu-prozesagailuaz, kalkulu-orriaz eta ofimatikako beste aplikazioez gainera, kontabilitateko-softwarea, CRM edo bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak, ERP edo enpresaren baliabideen plangintzarako programak, datu-baseen maneiatzea (SQL), proiekktuen kudeaketarako pogramak eta Business Intelligence edo Negozio Adimenerako sistemak biltzen ditu. Gestiorako programazio-lengoaien aplikazioa, COBOL kasu, enpresako sare informatikoen garapena eta informatika puruarekin loturiko alderdiak ere biltzen ditu kudeaketa-informatikak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, informática de gestión.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.