Transgresioa arau, erregela, edo printzipio baten urraketa da, horiek gainditzea (hortik trans- aurrizkia). Terminoa arlo juridikoan, lege eta arau juridikoen urraketa adierazteko; moralean, ohitura eta printzipio moralak gainditzeari…
Kubismoa XX. mendearen lehen laurdenean sortu eta garatutako abangoardiazko mugimendu artistikoa izan zen, Pablo Picasso, Georges Braque eta Juan Gris ordezkari nagusitzat izan zituena. Kubismoaren arte piktorikoaren kontzepzio berria ekarri zuen, naturaren irudikapen zehatza alde batera utziz, eta ikuspegi anitzak, irudien gainjartzea, lerro markatuak eta forma geometrikoak (kubo eta bestelako figurak) baliatzen zituena.
Prekubismoa
XIX. mendearen bukaeran, artista batzuk Afrikako arte primitiboa aurkitu eta eredutzat hartzen hasi ziren. Horien artean, Paul Gauguin, Pablo Picasso eta Henri Matisse daude. Jakina denez, Afrikako irudietan, giza irudiak eskematizatu egiten da, forma geometriko sinpleak baliatuz, eta hazpegiak distortsionatu egiten dira (begiak handituz, adibidez). Haiek baino lehenago ordea, Paul Cézanne artista postinpresionista hasi zen margoaren irudia plano batzuetan banatzen eta gainjartzen, eta forma geometrikoak baliatuz. Kubismoa izango zenaren ezaugarri nabarienak erakusten dituen lana Les Demoiselles d'Avignon da, Piablo Picassorena, giza irudiak sinplifikatuz, perspektiba baztertuz, lerro garbiak marraztuz eta irudi osoa bi dimentsioko plano batean marraztuz.
Kubismoaren bataioa: kubismo analitikoa
Picassok eta Braquek Cézanneren estiloa landu, fauvismo koloretsua baztertu eta estilo berria lantzeari ekin zioten, Kubismo analitikoa garatuz. Kubismo izena sortu zuena ordea, Louis Vauxcelles arte kritikaria izan zen, Georges Braqueren margo berriak ikusita, mespretxuz edo kubo txikiekin eginak zirela baieztatuta. Esan bezala, fauvismoan ez bezala, kubismo analitikoan koloreen ugaritasuna eta bizitasuna baztertu eta monokromatismoa (edo bikromatismoa) landu ziren bereziki, aldi berean naturaren irudikapena alde batera utzi eta natura hilak lantzen hasi ziren. Kubismoaren hasierako aldi hau 1908-1912 bitartean garatu zen.
Kubismo sintetikoa
Kubismo analitikoa objektuen analisi geometrikoa izan zen bitartean, kubismo sintetikoan objektuak bata bestearekin onla konbinatzen diren aztertu zen. Formak beraz gainjarrita agertzen dira, eta collage delakoa, egunkari zatiekin batzuetan, erabiltzen da inpresio hori emateko. Kubismo sintetikoa 1912-1919 bitartean garatu zen.
Kubismo orfikoa
Kubismo orfikoak, musikaren greziar jainko Orfeoren izenetik, abstrakziorako aurrera pausoa egin zuen eta kolorea berreskuratu zuen, fauvismora itzuliz nolabait. Kubismoaren aldaera honetan ez zuten parte hartu Picassok eta Braquek, eta beste artista batzuk izan ziren ordezkari, bereziki Robert Delaunay, Section d'Or taldean bildurik. 1912 urtetik aurrera garatu zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.