Beharra irakasbide onena dela adierazteko.
Bereziki medikuntzan, patologia bati buruz, baina baita ere edonolako arazo bati buruz, kronifikazioa delako patologia edo arazoa kroniko edo iraunkor bilakatzea da, arazo horrek irtenbide zaila izatea edo atzera bueltarik ez izatea, arazoaren irtenbidea eragozten duten faktore anitz izateagatik, irtenbiderako neurriak konplexuak eta zailak direlako edo arazoaren berezko dinamikagatik, hala nola sorgin gurpil baten mendean izateagatik. Esan bezala, bereziki iraunkor bilakatzen diren patologia eta gaxotasunei buruz erabiltzen da, baina aldi berean ohikoa da, denborarekin konpontzen ez diren arazo sozialak aipatzeko, hala nola etxebizitzaren garestitzea, langabezia edo dorga kontsumoa. Kronifikazioa gertatzeko arrazoi sendoak izaten badira ere, batzuetan utzikeria da, horren ardura duten eragileen aldetik, kausa nagusia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.