Interes ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira…
Krisi sistemikoa, bereziki ekonomia arloan erabiltzen den kontzeptua da, erreforma hutsez eta sistemak berak aurreikusten dituen mekanismoekin konpondu ezin daitezkeen krisialdi ekonomikoa da, sistema bera kolokan jarri eta azkenean eraitsi egiten duena, paradigma eta sistema sozioekonomiko berria ekartzeko. Krisi sistemikoen beste ezaugarriu bat horien zabalkuntza azkarra da: krisi sistemikoak sorrarazten duen arazo zehatza eta puntuala izaten da jatorrian, baina ondoren sistemako elementu guztiak eragiten ditu bata bestearen atzetik, domino efektu gisa. Ekonomian, eta bereziki sistema kapitalistan, krisi sistemikoak bankak eta finantza-sektoreak izaten ditu jatorri, kapitalismo aurreratuaren dependentzia finantzarioa dela eta, kreditua ekonomia kapitalistaren oinarrian izanik. Sistema kapitlistan sistemikoak izan daitezkeen krisiak gainditzeko, ohikoa da estatuaren esku hartze zuzena, erreskate finantzarioen bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.