Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera…
Kriminalizazioa portaera bat legez kanpoko eta delitutzat jotzen duen estatuaren ekimena da. Maiz gizarte behar bati baino, panoptikoaren kontrol-ideologian oinarritzen da, eta disidentziaren aurka erabiltzen da, hura zelatatu, jazarri eta zigortzeko aitzakiak bilatuz; aitzaki horiek hedabideek zabaldutako izu moral bilakatzen dira askotan, ondorengo kriminalizazioa, eta ondoriozko jazarpena eta zigorra, justifikatzeko.
Kriminalizazio esplizitura heldu gabe, segurtasun indarrek gizatalde bati egindako gehiegizko zelata eta jazarpena, maiz estereotipoek eragindakoa (adibidez, ijitoak eta moroak lapurrak izaten direlakoan), de facto kriminalizazioa eragiten dute, racial profiling delakoaren bitartez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.