Kostu-prezioa


KategoriakEnpresa

Kostu-prezioa produktu edo zerbitzu bateko kostu guztiak barnehartzen dituen balioa da, eta hartara prezio horretan merkaturatuz gero, irabazi nulua dakarrena.

Kontzeptua problematikoa da, ordea, unitateko kostua eta irabazia kontzeptu lauso edo anbiguoak direlako; izan ere, alde batetik unitate kostuak kostu aldakorrak bakarrik nahiz kostu aldakorrak eta finkoak batera barneratu ditzakeelako, bestetik irabaziak guztira nahiz unitateko (eta orduan salmenta-bolumenaren araberakoak) izan daitezke.

KOSTU-PREZIOA:         PREZIOA=KOSTUA

Prezioak kostu aldakorra berdintzen duenean, saldutako unitate bakoitzeko irabazia nulua da eta kostu finkoak ez dira estaltzen. Edozein kopuru salduta ere, enpresak kostu finkoen araberako galerak izango ditu.

Aldiz, prezioak kostu aldakorra gehi kostu finkoetan dagokion zatia berdintzen duenean, itxarondako salmenta-bolumen baterako, saldutako unitate bakoitzak kostu finkoetan dagokion zatia berreskuratzen lagunduko du. Honela, kostu-prezioan saltzea justifikatuta egon daiteke, saldutako unitate bakoitzak kostu finkoak estaltzen laguntzen baitu, eta behin horiek estalita, saldutako unitate gehigarri bakoitzak irabaziak sortuko ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cost price; gaztelaniaz, precio de coste.

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.