Kostu erreala enpresak iraganeko produkzioan edo zerbitzuak burutzean sortu duen kostua da, behar bezala kontabilizatua (bereziki kostu historikoaren irizpidean oinarrituta), etorkizunera begira kalkulatzen diren kostu estandarrak eta kostu…

Enpresa batek kostu abantailak edo kostu abantaila lehiakorrak edo konpetitiboak dituela esaten da, eskaintzen duen produktu edo zerbitzuaren ekoizpen-kostua unitateko lehiakideen kostua baino txikiagoa denean. Kostu abantailari esker, enpresak prezio merkeagoak jarri ditzake, merkatu-kuota irabaziz, edota prezioa mantenduz, mozkin handiagoak lortzen ditu, enpresaren erakargarritasuna finantzatzailee begira hobetuz. Kostu-abantailak ekoizpen-bolumen handiarekin eskala-ekonomiak garatuz, ekoizpen-prozesuak hobetuz, kokapen egoki batera aldatuz edota aktibo esklusiboak (teknologia bat, lehengai kritikoak, ...) eskuratuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ventajas competitivas en costes.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.