Korrespondentzia anitzen analisia bi aldagai kualitatibo baino gehiagotan, aldagai horietako kategoriak edo modalitateak grafikoki, bi ardatzetan, irudikatzen dituen teknika estatistikoa da, erabilgarria dena alde batetik datuetan erlazionaturik agertzen diren kategoriak grafikoki ikusteko (hain zuzen ere, elkarrengandik gertu daudenak izango dira); eta baita ere, aukeran, elementu edo banakoak kategoria horien artean non kokatzen diren ikusteko. Korrespondentzia anitzen analisia bi aldagai kualitatiboetarako korrespondentzia-analisiaren zabalkuntza baino ez da bi aldagai kualitatibo baino gehiagotarako.
Hiztegia: ingelesez, multiple correspondence analysis (MCA); gaztelaniaz, análisis de correspondencias múltiples (ACM).
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…
Ibilbide-analisiaIbilbide-analisia sistema bateko aldagai batzuen arteko zuzeneko eta zeharkako erlazioak deskribatu eta kuantifikatu egiten dituen metodologia estatistiko orokorra da, horretarako aldagai batetik bestera dauden erlazio-ibilbide konplexuak jarraituz eta…
Osagai nagusien analisiaOsagai nagusien analisia aldagai anitzeko azterketarako teknika bat da, datuak laburbiltzea bilatzen duena, horretarako osagai nagusi izeneko aldagai berriak sortuz, haiserako aldagaien konbinazio lineal direnak. Lehen osagai nagusia…