Korporazio-merkatua


KategoriakEnpresa

Korporazio-merkatua ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi eta eskaintzen dituzten enpresa eta beste korporazio edo erakundeek osatzen duten merkatua da. Korporazio-merkatu hori izendatzeko beste modua bat B2B (Business to Business) da. Kontsumo-merkatuetan ez bezala, korporazio-merkatuetan erosteko erabakiak sakonago aztertzen dira, arrazoituak eta ez berehalakoak izaten dira, eta gehienetan korporazio edo erakundeko kudeatzaile  talde baten eskutik. Aldi berean, erosketa-unitate edo bezeroen kopurua ere txikiagoa izaten da, baina horietako bakoitzak pisu handiagoa izaten du fakturazio osoan. Hartara, merkatu korporatiboetan bezeroa bereziki zaindu beharreko eragilea da. Izan ere, bezero korporatibo bat galtzen denean, fakturazioaren bolumen handi bat galtzen da, eta ziurrenik bezero horren erabaki arrazoitu baten ondorioz gertatu denez, zaila izaten da hura berreskuratzea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mercado corporativo.

Ikus, gainera

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.