Korporatibismoa (korporatismoa)


KategoriakSoziologia

Korporatibismoa edo korporatismoa (latinezko corpus hitzetik) gizartearen eraketa sozioekonomikoa interes bereko pertsonak biltzen dituzten korporazio edo elkarteetan, hala nola sindikatu eta elkarte profesionaletan, oinarritu behar dela aldezten duen doktrina da, gizartean elkartasun organiko edo gorpuztua garatze aldera. Funtzionalismoaren korronte soziologiko epistemologikoarekin lotzen da, korporazioak gizarteko harmonia eta elkartasuna sustatzen dituzten organo funtzionaltzat hartuz. Korporatibismoa faxismoaren korronte politikoekin lotu dira, eta baita liberalismoarekin ere. Émile Durkheim izan da korporatismoa aztertu eta defendatu zuen pentsalari nagusietako bat: haren iritziz, gizarte arazoak ez dira ongizaterako legeen bitartez konpontzen, arazo sozialak finean arazo moralak direlako, eta beraz elkartasunez gainditu behar dira, korporatibismoaren bitartez.

Egun, korporatibismoak zentzu gaitzesgarria du, eta ororen gainetik talde bateko kideen interesak defendatzen dituzten erakundeen jokabidea izendatzeko erabiltzen da, besteei eragindako kalteak kontuan hartu gabe.

Erreferentziak

233 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.