Kontzientzia eragozpena pertsona batek bere kontzientziaren arabera jokatuz legez ezarritako eginbehar bati uko egitea da, hala nola soldaduskari, armak erosteko estatuek biltzen dituzten zergen zatiaren ordaintzeari, zein mediku…
Kontzientzia-jarioa 1890ean William James psikologoak The Principles of Psychology liburuan pertsona baten kontzientziatik igarotzen diren pentsamendu, sentimendu, pertzepzio, oroimen eta orokorrean barruko esperientzien multzoa adierazteko metafora da, esperientzia horiek kontzientzian jario edo fluxu moduan, elkarri loturik, bat eginik, eta aldi berean era independentean agertzen direnez. Geroztik, hedaduraz, literaturan pertsonaiek euren pentsamenduak modu natural eta berehalakoan adierazteko modua izendatzeko erabili da, hala nola barne bakarrizketa eta gisako teknika narratiboak biltzeko.
Kontzientzia-jarioaren metaforak baluke islada teorikoa: pertzepzioa ingurunetik jasotako estimulu indibidualen bitartez osatuko litzateke, era independentean; baina gero horiek modu koherente edo homogeneo edo koherente batez prozesatuko lirateke, niaren printzipioen arabera.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.