Agian, kontzientzia adiera fisiologikoan bilatzen ari zinen. Psikologian, kontzientzia subjektua bere baitan gertatzen diren prozesu mentalen jakitun denean gertatzen den egoera da, labur esanda, bere buruaren jabe izatea…
Kontzientzia faltsua gizatalde edo gizarte klase batek bere kultura, jokabide eta ekintzen esanahia eta horren ondorioak eta orokorrean bere zirkunstantzia objektiboak ulertzeko duen ezintasuna da. Marxistentzat, funtsezko eta ohiko elementua da gizarteen bilakaera ulertzeko, eta bereziki ideologiak eragiten du, modu isil, ezkutu eta etengabean. Bereziki Frankfurteko eskolatik garatutako kontzeptua izan da, masa-kultura interpretatzerakoan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.