Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…

Estatistikan, kontzentrazioa, desparekotasun ekonomikoa edo desberdintasun ekonomikoa aldagai ekonomiko baten balio totala elementu desberdinen artean banatzean agertzen diren desberdintasun edo desparekotasunak adierazten dituen datu-multzoen ezaugarria da. Ohikoan, errentari buruz aztertzen da, errenta totala pertsona edo familien nola banatzen den zehazteko, kontzentrazio handiz (aberats eta pobreen arteko desparekotasunak oso handiak direnean) edo parekotasunez, errenta familien artean hainbanatzen denean. Kontzentrazioa aztertu eta neurtzeko hainbat tresna daude, Lorenz kurba eta honetatik eratortzen den kontzentrazio-neurri erabiliena, Gini indizea.
Hemen, PDF formatoan, kontzentrazioari buruzko ikasgai oso bat duzu, gardenki formatoan. Hemen gardenkiak launaka inprimatzeko prest aurkituko dituzu. Ikasgai hau Estatistika eta Datuen Analisia ikastarokoa da eta Josemari Sarasola irakaslearen eskutik datorkizu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.