Kontzentrazio-esparruak


KategoriakHistoria

Kontzentrazio-esparruak etsai edo arriskutsutzat hartzen diren populazioak, gizataldeak eta pertsona indibidualak atxilo edukitzeko instalakuntza itxi handiak dira, babes judizialik gabe eta kondizio penagarrietan, oinarrizko giza eskubideak errespetatu gabe. Lehen kontzentrazio-esparruak espainiarrek eraiki zituzten Kubako Independentzia Gerran kubatar populazio zibilak atxikitzeko independentziaren aldeko borrokan parte ez zezaten. Hirugarren Reich-ean zehar naziek juduak, ijitoak, homosexualak, Jehovaren lekukoak eta disidente politikoak atxikitzeko eraikitakoak izan ziren. Maizenik, kontzentrazio-esparruetan bildutakoak deuseztatze-esparruetara eraman zituzten naziek, han akabatzeko. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetan, Kanadan eta beste hainbat herrialdeetan ere kontzentrazio-esparruak eraiki ziren, atzerriko populazioak biltzeko.

Ikus, gainera

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.