Kontuematea, pertsona edo erakunde batek bere jardunari buruz duen ardura da, jarduna bezala garatu eta burutzeko, jardunaren justifikazio, garapen nahiz emaitzen berri emanez, interesdunek eta orokorrean hiritarrek informazio, gardentasun eta fiskalizaziorako duten eskubidea bermatze aldera. Kontuematea arrazoi etiko, profesional nahiz legezkoengatik justifikatu daiteke; adibidez, kontuen auditoriaren kasuan legeak ezartzen du, beharrezko baldintzak beteta, enpresaren kontuak ikuskatu eta ontzat emateko beharra, baina beste kasu batzuetan iritzi publikoa da kontuematea egitera behartzen duena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, accountability; gaztelaniaz, rendición de cuentas.
Loturiko artikuluak
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
FiskalizazioaFiskalizazioa jarduera mota bat aztertu eta kontrolatzeko burutzen diren ekintzen multzoa da, jarduera horren hasierako helburuak betetzen direla egiaztatu eta legeak betetzen direla ziurtatzeko. Bereziki administrazio publikoarekin loturiko…