Kontuen ikuskaritza


KategoriakEnpresa

Kontuen ikuskaritza edo kontuen auditoria enpresaren urteko kontuak eta beste egoera finantzarioetako dokumentuak berrikusi eta egiaztatu egiten dituen jarduera da, ikuskari edo auditoreek burutzen dutena, enpresaren urteko kontuek irudi zintzoa ematen duten ziurtatze aldera. Borondatezkoa nahiz derrigorrezkoa izan daiteke; derrigorrezkoa izaten da enpresa merkatu erregulatuetan eta finantza-bitartekaritzan jardun eta administrazio publikoarentzat lanak egiten dituenean. Kanpokoa, kanpoko ikuskari batek burutzen duenean, nahiz barnekoa ere izan daiteke. Ohikoena kontabilitate-egoerak ikuskatzea bada ere, administrazio-ikuskaritza, ingurumen-ikuskaritza eta operazioen ikuskaritza ere egiten dira, aztertzen den enpresaren arloaren arabera.

Hemen, PDF formatoan, izakinen ikuskaritzari buruzko material gehiago aurki dezakezu.

Ikus, gainera

167 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.