Kontserbadurismoa (kontserbatismoa)


KategoriakPolitika

Kontserbadurismoa edo kontserbatismoa Aro Modernoan garaturiko ideologia politikoa da, Frantses Iraultzaren ondorioz zabaldutako indibidualismoa, unibertsalismoa, berdintasuna eta liberalismoa kritikatu eta antzinako instituzioak (familia, noblezia, monarkia eta pribilejioak dituzten beste gizataldeak) , tradizioak eta ohiturak aldezten dituena. Liberalismoa eta sozialismoa ideologia unibertsalak diren bitartean, zaila da kontserbadurismoaren definizio orokorra ematea herrialde eta nazio guztietarako, tokiko historia eta tradizioak ezberdinak izanik, balio kontserbadoreak ere heterogeneoak izaten direlako, areago batzuetan elkarren aurka talka eginez. Orokorrean ordea, kontserbadurismoa ideologia eszeptikoa izaten da, arrazionaltasunari eta herritarron ahalmenari buruz, eta ikuspuntu ezkorra du gizakion izaerari eta gizartearen aurrerabideari buruz, eta horregatik bijilantzia, kontrol eta errepresio politikak aldezten ditu, aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoa proposatu eta ekar dezaketen ekimen ororen aurka, bereziki ezker politikoaren aurka.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.