Etimologiaz, kontsakrazioa latinezko consecrare aditzetik dator, zerbait sakratu bihurtzeko esanahiaren. Hortik beste adiera batzuk eratorri dira:
- Erritu sakratu batean, dibinitate bati egindako eskaintza da, kultu edo zerbaiten eskaera egiteko boto gisa.
- Zehatzago, kristautasunean apaizak eukaristian zehar ogia eta ardoa Jesukristoren goprputza eta odola bihurtzeko ekintza sinbolikoa da.
- Nobizioak ordena erlijoso baten baita bizitzeko konpromisoa hartzen duen erritua da, horretarako beharrezko botoak eginez.
- Hedaduraz, artista, idazle edo pertsonaia publiko baten ospearen aitortza da, egindako lan edo lorpenengatik.
Loturiko artikuluak
Gurtza (erlijioa)Agian nortasunaren gurtza bilatzen ari zinen. Erlijioan, gurtza edo gurpena Jainkoarekiko edo beste figura, objektu edo entitate sakratu batekiko begirunea, laudorio edo alabantza eta handiespena da, harekiko sinesmena…
Erretribuzioa (erlijioa)Agian erretribuzioa ordainsariaren adieran bilatzen ari zinen. Erlijioan, erretribuzioa pertsona batek bere ekintzengatik edo jokabideagatik Jainkoarengandik jasotzen duen saria edo zigorra da.
Unibertsalismoa (erlijioa)Unibertsalismoa Jainkoak pertsona guzti guztiei, haien sinesmen, fede zein jokabideari erreparatu gabe, salbamena emango diela baieztatzen duen jarrera edo sinesmen erlijiosoa da. Kristautasunean orokorrean ukatzen den sinesmena da.