Informatikan, kontrol-karakterea karaktere informatiko bat da, hizki edo ikur inprimagarririk sortu gabe, ekintza bat burutzeko agindua ematen duena, hala nola lerro-jauzia, orga-itzulera edo fitxategiaren amaiera adierazteko. Gailu periferikoak…
Esperimentuen diseinuan, kontrol-aldagaia esperimentuan zehar konstante atxikitzen den aldagaia da, aldagai dependentearen eta independentearen (tratamenduen eta erantzunaren) arteko erlazioa ez desitxuratzeko. Kontrol-aldagaiek esperimentuko datuen aldakortasuna murrizten dute gainera, emaitza fidagarriagoak izatera darama. Kontrol-aldagaitzat ikerkuntzan interesekoak ez diren aldagaiak hartzen dira. Adibidez, landare baten hazkuntzan ureztatzeak duen eragina aztertu nahi badugu, ur kantitate ezberdinekin landare batzuk ureztatuz, landare guztiak hazten diren inguruko tenperatura konstante atxikitzen bada, tenperatura kontrol-aldagai dela esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.