Kontratua (definizioa)


KategoriakZuzenbidea

Kontratua bi pertsonaren arteko borondatezko akordioa da, haien arteko obligazioak sortu, eraldatu edo iraungitzen dituena. Horrela, kontratuak dira salerosketak, alokairuak, langilearen eta enpresariaren arteko lan harremanak (lan kontratuak). Arestiko adibideetan ikus daitekeen bezala, kontrratu guztiek patrimonialitatearen ezaugarria dute bere baitan, hau da, ondasun, zerbitzu, eskubide edo obligazioen transakzio edo elkartrukeak sorrarazten ditu kontratuak, transakzioan parte hartzen duten bi aldeen borondate askearen bitartez. Horrela, kontratua obligazioak eta eskubideak dakartzan akordioaz gainera, askatasun eta autonomia pribatu ekonomikoaren oinarri nagusietako bat da.

Haiek adosteko askatasuna dela eta, kontratuen tipologia aski zabala eta ezaugarri eta elementu bereziak dituzten kontratuak aurki ditzakegu. Nolanahi ere, kontratu guztiek funtsezko elementu komun hauek dituzte: baimen edo adostasun askea, objektua (obligazioa zein gauzari buruz sortzen den) eta kausa (kontratuaren helburu ekonomiko edo soziala, eta kontratu mota batzuetan baita forma ere.

Ikus, gainera

 

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.