Kontrakulturak


KategoriakSoziologia

Kontrakultura mainstream edo kultura hegemoniko eta menderatzaile batekin aurrez aurreko gatazkan dagoen azpikultura da (ikus, kultura erresistentzia), bereziki hegemonia horren balion eta arauen aurkakoa. Terminoa Milton Yinger soziologoak plazaratu zuen lehen aldiz 1960 urtean, ingelesezko contraculture izenarekin. Miltonek kultura nagusiaren baitan jasandako frustrazioa eta diskriminazioa nabarmentzen zituen kontrakulturaren faktore eratzaileen artean. Urte batzuk geroago, 1969an, Theodore Roszak historialariak The Making of a Counter Culture liburua plazaratu zuen; bertan, Roszak-ek gizarte industrial, teknologiko eta zientifikoaren aurka zuten jarreraren inguruan gazte taldeak hartzen zituen kontrakulturatzat, ikuspuntu humanista eta mistiko batetik, paradoxikoki ongizate gizartean heziak, gehienetan ekintzaile politiko erradikalek, hippiek, fundamentalista erljiosoek, punkek eta okupek osatuak. 1

Erreferentziak

1.
Adler P, Adler PA. Countercultures. In: Encyclopedia of Sociology (Edgar F. Borgatta and Rhonda J. V. Montgomery). Macmillan; 2000:459-464.
232 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.